Inicio de la página
[S] Ir al contenido
Ir al menú de navegación
Hizkuntza:
» Nola iritsi

Larraulgo Ekomuseoa

2009ko udazkenean jaio zen Larraulgo Ekomuseoa, herritarren ekimenez. Larraulgo eta Aiztondo haraneko ekonomia eta gizarte garapenari lagundu nahi dio, ondarea ezagutzea, zabaltzea eta berreskuratzea oinarritzat hartuta.

Museo kontzeptu berria

Larraulgo Ekomuseoak lehenago egindako lan batean ditu sustraiak. Integrazio lan haren helburua herriko baserrietan sakabanatutako pieza etnografikoak berreskuratzea zen, eta Erakusketa Areto iraunkorra irekitzeko bidea eman zuen. Han daude ikusgai, 1998tik, bizilagunek emandako piezak.

Hala ere, Larraulgo Ekomuseoa museo kontzeptu berri batetik abiatu da. Izan ere, lurralde natural eta kulturalak, batetik, eta biztanle eta bisitarien erkidegoak, bestetik, era aktiboan hartzen dute parte inguruko baliabideetan oinarritutako bizimodu jasangarriak bultzatzeko.

Aiztondo bailara. Handitu Antzola baserria. Handitu

Larraulgo Ekomuseoak aukera ematen du gaur egungo Tolosaldea eskualdea gertutik ezagutzeko, eta, aldi berean, hainbat giltza eskaintzen ditu azken hamarraldietan euskal landa eremua nola eraldatu den interpretatzeko.

Museo tradizionalak ez bezala, ekomuseo hau ez da erakusketa areto batera mugatzen, eta irekita dago beste errealitate, jarduera eta interesgune batzuetara ere. Bisitariak eremuko iraganari eta orainari buruzko informazio osoa jasoko du, eta, horrez gain, etorkizunerako aukeren inguruan hausnartzeko gogoa piztea da gure helburua.

Larraulgo Ekomuseoak honako erakunde hauen diru laguntzak jasotzen ditu: Larraulgo Udaletxea, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Ingurumen sailak.

LARRAUL

Non dagoen

Larraul Gipuzkoa barnealdeko herri bat da, eta Aiztondo haranean dago, Tolosaldean. Kantauri itsasertzetik oso gertu badago ere, Ernio mendigunearen (1067 metroko altuera) hegaletan dago, terraza natural batzuen gainean; horri esker, nekazaritzan jardun ahal izan dute bertakoek mendeetan eta mendeetan. Haranaren hondoan eta altuera kokagune estrategikoan (225m) dagoenez, hostozabal eta koniferoen baso zabalek hartzen dute lurraldearen ehuneko handi bat.

Ernio mendia. Handitu Larraul. Handitu

Herria eta jarduerak

Gaur egun, 250 biztanle baino gehixeago gara, duela hamarraldi batzuk erdia baino ez baginen ere. Garapen industriala eta lehen sektorearen beherakada izan ziren, hain zuzen ere, Larraulgo ekonomia garapena eta biztanle kopurua ahultzearen arrazoiak.

1990eko hamarraldian eraikitako etxebizitza berriei esker, herriak susperraldi ederra izan du, eta biztanle egitura gaztea dugu gaur egun; biztanleen erdia baino gehiago 35 urtetik beherakoa da. Biztanle kopurua handitu egin denez, hezkuntzarako, aisialdirako eta herri zerbitzuetarako hainbat jarduera antolatu dira berriro Larraulen, eta horrek bizi baldintza ezin hobeak ematen dizkio herriari.

Hala eta guztiz ere, bizilagun gehienok herritik kanpo egiten dugu lan, bigarren eta hirugarren sektoreetan.

Harria kare hauts bihurtua (2016)

Antzinako arotzaren lanbidea Larraulen (2014)

Ogi Berri, tradizioa eta ogia (2012)

Kutxa Ekogune telebistako erreportajea (2012)

[+] Ver más videos

Baliabide eta zerbitzuen zerrenda

  • Udaletxea Tel. 943 693042
  • Gizarte zerbitzuak Tel. 943 693794
  • Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea Tel. 943 693930
  • Antton Amonarriz Kulturretxea
  • Eskola publikoa – Lehen Hezkuntza Tel. 943 693794
  • Udal eskola – Haur Hezkuntza Tel. 943 693794
  • Udal liburutegia: Ordutegia: Asteazkena 17.30 – 19.30
  • Turismo-bulegoa (Tolosan) Tel. 943 697413 Andre Maria Plaza, 1 • 20400 Tolosa tour@tolosaldea.net
  • Larraulgo ostatua Tel. 943 691855 www.larraulherriostatua.com
  • Hezkide Eskola Aterpea (taldeentzat, 62 lagunentzako lekua) Tel. 943 311474 www.hezkide.org/eu/servicios/casa-de-larraul
  • Katilu-Txulo sukaldaritza elkartea
  • Murgilazpi pilotaleku estalia
  • Haur parkea
  • Bolatokia
  • Karlos Irazu artista larrauldarrak eginiko hormairudia, erakusketa etnografikoari lotua (erakusketa aretorako sarbidea)