Inicio de la página
[S] Ir al contenido
Ir al menú de navegación
Hizkuntza:

Oharra 2

Larraulen, 2017ko otsaila

Atal honetan azaltzen diren lantegi eta eskaintza didaktikoak 2017 eta 2018 urteetan bertan behera gelditzen dira.

Larraulgo Dina-7 Kultur Elkartea

Lantegiak

Ogi eta galleten lantegia

Ogia eta galletak egiteko prozesuak ez du sekreturik izango, hemendik aurrera, lantegi honetan parte hartzen dutenentzat. Aitziber Mendiola eta Pili Otaegi artisau oregileen azalpenak imajinazio askorekin elkartzen dira, norberaren gustuko forma eta zaporeak sortzeko.

Ogi tailerra. Handitu Ogi tailerra. Handitu

Zur lantegia

Lantegi honetan, Karlos Irazu eskultoreak zur mota bakoitzaren berezitasunak azaltzen ditu, eta, aldi berean, sormen esperimentazioa sustatzen du. Parte hartzaile bakoitzaren behar eta nahietatik abiatuta, proiektu bat garatzen da, bakarka, hasieratik.

Egur tailerra. Handitu Egur tailerra. Handitu

Ukendu lantegia

Hasteko, inguruan aurki daitezkeen landare medizinalen berezitasun eta ezaugarriak ezagutarazten dira. Pili Otaegi eskarmentu handiko fitoterapeuta eta antzinako sorginen jakintzaren oinordekoa da, eta, haren proposamenekin bukatzeko, ezaugarri terapeutikoak dituzten ukendu eta pomadak egiten dira.

Sendabelarren tailerra. Handitu

Xaboiak egiteko lantegia

Ingurugiroarekiko errespetua oso kontuan hartuz eta olio garbi guztiz naturalak erabiliz, Pili Otaegik eta Aitziber Mendiolak parte hartzaileak gidatzen dituzte xaboiak eskuz egiteko prozesuan. Produktu horiek, euren higiene funtzioa betetzeaz gain, oso onuragarriak dira azalarentzat.

Ukenduak jaboiak. Handitu Ukenduak jaboiak. Handitu

Buztin lantegia

Buztina erraz manipulatzen den materiala da, eta, gainera, oso atsegina da zentzumenentzat. Karlos Irazuk gidatuta, material horrekin egingo dugu jolas, gure sormena aske utzi eta forma eta irudi plastikoak sortzeko.

Buztina tailerra. Handitu

Lantegien proposamena egokia da adin eta baldintza guztietarako.

ARGAZKIAK
Ampliar Iglesia de Larraul Ampliar Gente Ampliar Iglesia Ampliar Cruz de Murgil Ampliar Iglesia de Larraul
[+] Ver más fotos
BIDEO ETNOGRAFIKOAK

Harria kare hauts bihurtua (2016)

Atala 1

Atala 2

Atala 3

Antzinako arotzaren lanbidea Larraulen (2014)

Atala 1

Atala 2

Atala 3

Ogi Berri, tradizioa eta ogia (2012)

Kutxa Ekogune telebistako erreportajea (2012)

[+] Ver más videos