Inicio de la página
[S] Ir al contenido
Ir al menú de navegación
Hizkuntza:

Beste Bisita Batzuk

San Esteban eliza eta hormairudia (XVI. mendea)

Larraulen ohitura eta sinesmen erlijiosoek erro sakonagoak zituztenean, San Esteban eliza nahitaezko babesleku izan zen lehen herritarrak biltzeko. Geroago, 1840. urte aldera, ezinbestekoa izan zen udalerria behin betiko sortzeko.

XV. mendean zehar eta hainbat fasetan egindako eraikuntza da, lehenagoko eraikin erlijioso baten zimenduez baliatuta. Lurralde honetan bizi ziren familien ahalegina eta ardura behar-beharrezkoak izan ziren tenplua osatzeko, garaiko irizpide estetiko gotiko eta Berpizkundekoei jarraituz.

Eliza kanpoaldean. Handitu Jarduera kulturala san esteban elizan. Handitu

Erretaula nagusiak zur polikromatuan eginiko eskultura ugari ditu, eta, haren atzeko aldean, jatorrizko grisalla bat ikus daiteke. Kolore beltza oinarri duen hormairudiak aldare funtzioa bete zuen, bizilagunek zurezko erretaula ordaintzeko adina diru lortu zuten arte. Gipuzkoan, grisalla bakan batzuek iraun dute, eta oso toki gutxitan aurki daitezke.

Aldarea. Handitu Grisalla. Handitu

Gaur egun, asteroko eliz otoitzez gain, bestelako kultura eta gizarte ekintzak ere ospatzen dira tenpluko habearteko nagusian. Era berean, Pello Joxepe euskal kopla ezaguneko pertsonaia elizako kanpandorretik plazaraino jaisten da zaindariaren jaietan.

Txuringadi Errota

Txuringadi irin errota San Esteban elizaren eta Olazar (Ibeltz) burdinolaren garai berekoa da, eta Usarrabi errekako uraz hornitzen da. Ezin hobeto gordetzen du ehogailua, bai eta presa, ubide eta albateen sistema ere. Martxan jartzen den egunetan, irin eho berriaren usaina hedatzen da inguruetara, eta gogora ekartzen ditu Aiztondo haraneko zelaietan laboreak landatzen zireneko garaiak.

Txuringadi errota. Handitu Txuringadi errota. Handitu

Behien ukuilua Larrola baserrian

Bizirik jarraitzen duen abere ustiategi bakarrak 200 behi dauzka. Eguneroko lana automatizatuta eta mekanizatuta dago orain, jezte sistema informatizatu eta aurreratu bati esker, baina ahalegin, ardura eta denbora asko eskatzen die Larrola baserriko abeltzainen belaunaldi berriei. Ukuilua bisitatzeak aukera ematen du behien, arkumeen, txerrien eta oilaskoen elikatze prozesuan parte hartzeko.

Larrola baserria. Handitu Larrola baserria. Handitu

Eskultura estudioa

Karlos Irazu artista larrauldarrak bere estudioko ateak irekitzen ditu, hainbat material eta euskarri nola lantzen diren ikusteko. Imajinazio ugarik eta izaera nekaezinak estilo berezi bat garatzera eraman dute artista, eta hori bere obran eta gaietan nabaritzen da. Landa bizimoduari eta naturarekiko harreman zuzenean bizitzeari buruz duen ikuspegi originala material bikainetan gauzatzen da: egurrean, harrian edo buztinean.

Eskultura estudioa. Handitu Eskultura estudioa. Handitu

Ibiltaritza kulturala

Oinez eta bakoitzak ahal duen erritmoan; halaxe ibiliko gara Larraulgo bazterretan. Goiz batez bidezidor eta bidexketan ibiltzeak inguruko ondare natural eta kulturalean sartzeko bidea ematen du. Labe karegileak, aroztegiak, bordak, baserriak, burdinolak, erretenak, garbitegiak, meategiak... Denak daude ibiltariak noiz iritsiko zain. Ibilaldian zehar, oharrak egiten dira landareei, animaliei eta eskualdeko tradizio eta ohiturei buruz. Ibilaldi bakoitzak iraupen eta zailtasun desberdina du, eta denak daude taldekideen ahalmen, adin eta egoera fisikoari egokituta.

Ibilbide kulturala karobia. Handitu Ibilbide kulturalak. Handitu
ARGAZKIAK
Ampliar Iglesia de Larraul Ampliar Gente Ampliar Iglesia Ampliar Cruz de Murgil Ampliar Iglesia de Larraul
[+] Ver más fotos
BIDEO ETNOGRAFIKOAK

Harria kare hauts bihurtua (2016)

Atala 1

Atala 2

Atala 3

Antzinako arotzaren lanbidea Larraulen (2014)

Atala 1

Atala 2

Atala 3

Ogi Berri, tradizioa eta ogia (2012)

Kutxa Ekogune telebistako erreportajea (2012)

[+] Ver más videos