Inicio de la página
[S] Ir al contenido
Ir al menú de navegación
Hizkuntza:

Erakusketa Etnografikoa

Iraganari begira, oraina interpretatuz

Ez da hainbeste denbora igaro Larraulgo bizilagunak landak, mendiak, basoak edo mendietako errekek eskaintzen zizkieten baliabide naturaletatik bakarrik bizi zirenetik. Garraiobideak eta produkzio bideak, bai eta giza harremanak eta bizilekuak ere, oso desberdinak ziren gaur egun ezagutzen ditugunen aldean. Ordutik hona gertatutako aldaketek aztarna utzi dute, bai eremu geografikoan, bai giza paisaian.

Ekomuseoa kanpotik. Handitu Erakusketa iraunkorra. Handitu

Erakusketa iraunkorra bisitatzeak aukera ematen du lehenaldira begiratu eta gure oraina hobeto ulertzeko. Erakusketa eremuak herriko bizilagunek emandako pieza eta argazki zaharretatik sortu dira, eta nekazaritza eta abeltzaintza lanetara gerturatzeko balio dute, basoen eta ibaien ustiapenera, eta baita etxeko, aisialdiko, deboziozko eta kulturaren inguruko gainontzeko jardueretara ere.

Bisita Dina-7 Kultur Elkarteko kideek gidatzen eta interpretatzen dute, eta gaur egungo bizimoduei buruzko 10 minutuko ikus-entzunezko emanaldi batekin amaitzen da.

Erakusketa aretoa udaletxeko eraikinaren beheko solairuan dago (atzeko aldean du sarrera), eta Larraulgo Ekomuseoaren egoitza da, gainontzeko bisitetarako abiapuntua izateaz gain.

Behin-behineko erakusketak*

Aldian behin, askotariko gaiei buruzko erakusketa monografikoak ere antolatzen dira, gure iragan hurbilaren inguruko azalpenak emateko helburuarekin:

  • Linuaren zuntzekin lanen erakustaldia (2016): Hilabeteetako lana egun bakar bateko jardunaldian kontzentratu zen Larraulgo Murgilazpi frontoian. Behin linuaren landareak jasota, proiektu etnografikoa lanabesen erakusketarekin borobiltzen da. Era berean, aintzinean linuaren zuntza naturala ehuntzeko asmoz jorratu beharreko fase eta erabili beharreko tresneria desberdinen inguruko azalpenak ematen dira.
    Linuaren zuntzekin lanen erakustaldia. Handitu Linuaren zuntzekin lanen erakustaldia. Handitu
  • Hegaztiak (2016): tamaina handiko egurrezko zortzi eskulturek osatzen dute erakusketa hau. Hegazti hauek Larraulgo airean maiz ikusten dira: belea, argioilarra, urtxoria, txepetxa, txantxangorria, okila, zapelaitza eta kaxkabeltza.
    Hegaztiak. Handitu Hegaztiak. Handitu
  • Biniloak (2016): Musika estilo ezberdineko (haurrentzat, folk, rock, punk, bertsoak, kantagintza...) euskaraz argitaratutako 265 binilo osatzen dute erakusketa hau. Bisitariek edozein binilo entzuteko aukera izaten dute garai bateko bi disko-biragailuei esker.
    Biniloak. Handitu Biniloak. Handitu
  • “Gauaren babesean” (2015): Bi metro baino altuagoko hontza, lur azpitik ateratzen ari den satorra, bere kumeentzako janari bila ari den basurdea, hormatik gora doan kakalardoa, azeria, trikua eta azkonarra dira erakusketa hau osatzen duten piezak. Egurrezko eskultura guzti hauek tamaina handiko enbor bakarrean zizelkatuak izan dira eta ondoren pinturarekin apainduak.
    Gauaren babesean. Handitu Gauaren babesean. Handitu
  • Txingurak (2015): txingurei eta horien gainean kolpekatzeko lanabesei buruzko erakusketa. Lanabesak lanbide ezberdinetan erabiliak izan dira, hala nola, zapatagileek, erlojugileek, txapistek, zurginek, latorrigileek...
    Txingurak. Handitu Txingurak. Handitu
  • Egur Erreminten Erakusketa (2014): Aitzurrak, eskuserrak, trontzaserrak, aizkorak, birabarkiak, zorrozgailuak, eskuadrak, eusteko tresnak, neurgailuak, etabar egurrarekin zerikusia duten jardueretan erabiliak.
    Egur Erreminten Erakusketa. Handitu Egur Erreminten Erakusketa. Handitu
  • Belar Jangarrien Erakusketa (2014): jan daitezken landare-espezie ezberdinak biltzen dira. Horrez gain errezetak, sendatzeko gaitasuna eta aholkuak biltzeko.
    Belar Jangarrien Erakusketa. Handitu Belar Jangarrien Erakusketa. Handitu
  • "Kolpe, kolpe, kolpeka" (2013): Mailuak, mazoak, ingudeak, borrak eta beste hainbat kolpeatzeko tresnak bildu mendeetan zehar harginak, mekanikoak, arotzak, erloju-konpontzaileak edota zapatariak erabili dituztenak.
    Mailuak, mazoak, ingudeak. Handitu Mailuak, mazoak, ingudeak. Handitu
  • "100 ahosoinu, 100 urte" (2012. urtea): Munduko leku askotatik ekarritako haizezko instrumentuen bilduma zabala.
    Armonika erakusketa. Handitu Armonika erakusketa. Handitu
  • Baserriko erremintez egindako egurrezko eskulturak (2011. urtea): Karlos Irazu artista larrauldarrak bere ikuspegia agertu zuen lurra, burdina, egurra edo belarra lantzeko hainbat tresnari buruz.
    Egurra erakusketa. Handitu Egurra erakusketa. Handitu
  • Baskulak, balantzak eta pisua neurtzeko beste tresna batzuk (2011. urtea): Solidoak, likidoak eta aleak pisatzeko askotariko tresnak erakutsi ziren, eta XIX. eta XX. mendeetan erabiltzen zituzten hainbat neurri unitate.
    Pisuak erakusketa. Handitu Pisuak erakusketa. Handitu

*Behin-behineko erakusketak eskatzeko aukera dago.

ARGAZKIAK
Ampliar Iglesia de Larraul Ampliar Gente Ampliar Iglesia Ampliar Cruz de Murgil Ampliar Iglesia de Larraul
[+] Ver más fotos
BIDEO ETNOGRAFIKOAK

Harria kare hauts bihurtua (2016)

Atala 1

Atala 2

Atala 3

Antzinako arotzaren lanbidea Larraulen (2014)

Atala 1

Atala 2

Atala 3

Ogi Berri, tradizioa eta ogia (2012)

Kutxa Ekogune telebistako erreportajea (2012)

[+] Ver más videos