Inicio de la página
[S] Ir al contenido
Ir al menú de navegación
Hizkuntza:

Lege Oharra

Informazioaren Gizarterako Zerbitzuei eta Espainiako Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legea aintzat hartuta, jakinarazten da webgune hau DINA-7rena (hemendik aurrera Ecomuseu) dela, zeinaren egoitza San Esteban Plaza, 20159 Larraul (Gipuzkoa) helbidean baitago. Edozein kontsultatarako, harremanetan jar zaitezke 688 803 608 telefonora deituta edo info@larraulgoekomuseoa.com helbidera idatzita.

Webgune honetako edozein zerbitzutarako sarrera eta zerbitzuon erabilpena libreak eta doakoak dira, eta berekin dakarte lege ohar honetan deskribatzen diren erabilera baldintzen onarpena.

Jabetza Intelektuala

Webgune honetako edukiak -testuak eta irudiak barne-, bai DINA-7renak bai hornitzaile eta bezeroenak dira, eta jabetza industrialaren eta intelektualaren arau nazional eta nazioartekoek babestuta daude. Debekatuta dago webgune honetako edukia edozein eratan erabiltzea, barne hartuta berau erreproduzitzea, aldatzea, banatzea, zabaltzea, gerora publikatzea, erakustaldia egitea, edo osorik edo partzialki errepresentatzea, DINA-7ren berariazko baimenik gabe.

Datu pertsonalen babesa

Erabiltzaileak bere behar pertsonaletarako baino ezin dezake erabili webgune honetako materiala, eta debekatuta dago material hori helburu komertzialetarako eta legez kontrako jardueretarako erabiltzea.

Berariaz, zehazki eta nahasgarria ez den eran emandako datutzat hartzen dira nork bere borondatez eta bezero/erabiltzaileentzako prestatutako bideetatik emandako datu pertsonalak. Bezeroak/erabiltzaileak datu horien tratamendua baimentzen du helburu administratiboetarako eta kudeaketarako, eskatutako produktu eta zerbitzuak behar bezala betetzeko.

Datu pertsonalak DINA-7k eskaintzen dituen zerbitzuak sustatzeko eta horiei buruzko informazioa zabaltzeko biltzen dira; hori dela eta, DINA-7k hitz ematen du datu horiek isilpean gordeko dituela, bat etorriz abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoak, dioenarekin. DINA-7k hitz ematen du datu pertsonalak guztiz isilpean tratatuko dituela, azaldutako helburuetarako bakarrik erabiliko dituela, eta ez dizkiela hirugarren pertsonei emango.

Ardurak

DINA-7 ez da arduradun izango norbaitek webgune honetan agertzen diren edukiak gaizki erabiltzen baditu, eta eskumena gordetzen du webguneko informazioa aldatu edo eguneratzeko, edozein unetan eta aldez aurretik abisurik eman behar izan gabe.

DINA-7k ahal duen guztia egingo du bere webguneko informazioa zuzena eta uneoro eguneratua izan dadin, eta webgunera etenik, matxurarik edo deskonexiorik gabe sartu ahal izan dadin. Hala ere, DINA-7k ezin du bermatu batere errorerik ez egotea, ez edukietan, ez webgunearen funtzionamenduan; hortaz, ez ditu bere gain hartzen erabiltzaileari edo hirugarren pertsona bati sor liezazkiokeen kalteak, baldin eta uneko interferentzia, omisio, eten edo deskonexio batek sortuak badira.

DINA-7k ez du inongo ardurarik izango bere webgunean argitaratutako artikulu edo irudien jabetza intelektualaren babesarekin loturiko erreklamazioei dagokienez, eta ez du webguneko edukien zehaztasuna, egiatasuna edo iraunaldia bermatzen, edukiak bereak, hirugarren pertsonenak edo beste webguneetarako loturak izanda ere; beraz, eduki horien erabileratik ondorioztatutako ardura guztietatik kanpo geratzen da.

Era berean, DINA-7 ez da arduradun izango hirugarren pertsonaren batek transmisio telematiko bidez birusen bat igortzen badu (esaterako, testu prozesatzaileen makroak, Java-ko applets-ak eta ActiveX programak) sistema informatiko batean erantzun txarrak lortzeko asmoz, ez eta birus informatikoak dituzten ordenagailuak erabiltzeagatik sortutako erroreen, edo nabigatzaileak erabilera okerra egitetik eratorritako ondorioen arduradun ere.

Erabiltzaileak du webgune hau erabiltzearen ardura osoa, eta bera da webguneari zuzenean edo zeharka eragindako kalteen arduradun bakarra; hori dela eta, DINA-7k ez du onartzen ardurarik, erabilera baldintza hauek ez betetzearekin zerikusia duten erreklamazioei dagokienez.

Webgune hau Espainian aplika daitekeen araudian oinarrituta dago soilik, eta webgunea bisitatzen duten erabiltzaile guztiak egokituko dira araudi horretara.