Inicio de la página
[S] Ir al contenido
Ir al menú de navegación
Hizkuntza:

Berriak

2016

2016ko Azaroaren 26ean - Linuaren zuntzekin lanen erakustaldia

Hilabeteetako lana egun bakar bateko jardunaldian kontzentratu zen Larraulgo Murgilazpi frontoian. Behin linuaren landareak jasota, Pili Otaegi eta Koldo Jauregiren proiektua lanabesen erakusketarekin borobildu zen. Era berean, Estanis Urdanpilleta aintzinean linuaren zuntza naturala ehuntzeko asmoz jorratu beharreko fase eta erabili beharreko tresneria desberdinez azalpenak ematen aritu zen. Gainera, bertaratutakoei Linua Euskal Herrian, Linua Larraulen liburuxka aurkeztu zitzaien.

2016_Linuaren_inguruko_lanen_erakustaldia_01. Handitu
2016_Linuaren_inguruko_lanen_erakustaldia_02. Handitu

2016ko Azaroaren 20tik 27ra - Aste Kulturala eta Hegaztiak Larraulen erakusketa

Aste Kulturalari hasiera Hegaztiak Larraulen izeneko erakusketak eman zion. Herriko plazan jarri den erakusketa hau egurrezko zortzi hegaztiz osatua dago. Herriko artista den Karlos Irazuk tamaina handiko bere eskulturak egiteko Larraulgo airean maiz ikusten diren espezie hauek - belea, argioilarra, urtxoria, txepetxa, txantxangorria, okila, zapelaitza eta kaxkabeltza - aukeratu zituen. Honez gain, Aste Kulturalaren egitarauak hitzaldiak, literatura aurkezpenak, break-dance tailerra eta san Esteban elizan antzepen bat ikusteko aukera eskaini zituen.

2016_Hegaztien_eskulturak_01. Handitu
2016_Hegaztien_eskulturak_01. Handitu

2016ko Urriaren 12an - Linu-putzuari bisita

Linu landareak Larraulen bertan erein eta hazi ondoren, Pili Otaegi eta Koldo Jauregik linu-putzurako bisita gidatua antolatu zuten. Bertan, linu landareak egun batzuk uretan beratzen utzi zituzten. Aintzinako putzu honen eraberritzea Larraulen linu landarearen zuntzak lantzeko proiektu etnografikoaren baitan dago. Linu-putzua Katillutxulo iturriaren ondoan dago kokatua eta Larrauldarrek belaunaldiz belaunaldi erabili izan ohi zuten linu-landareak duen substantzia toxikoa askatzeko.

2016_Linu_putzua_01. Handitu
2016_Linu_putzua_02. Handitu

2016ko Urriaren 11ean - Biniloen erakusketa

Musika estilo ezberdineko (haurrentzat, folk, rock, punk, bertsoak, kantagintza...) euskaraz argitaratutako 265 binilo bildu ziren Larraulgo Ekomuseoko aldi bateko erakusketan. Erakuske Koldo Jauregik antolatu zuen eta aretoan bertan bisitariei edozein binilo entzuteko aukera eskaintzeko garai bateko bi disko-biragailu prestatu zituen.

2016_Biniloen_erakusketa_01. Handitu
2016_Exposicion_de_vinilos_02. Handitu

2016ko Abuztuaren 3tik 7ra eta Abuztuaren 24ean - San Esteban eta san Bartolome festak

Egitaraua zabala izan zuen bost egunez luzatu zen san Esteban festak. Ekitaldi eskaintzak adin guztietako nahiak bete zituen, besteak beste, jolasak, kirol txapelketak, dantzaldiak eta bertsolariak. Ohikoa denez, san Bartolome egunean pilota partidak, hamaiketako herrikoia Katillutxulo elkartean eta erromeria izan ziren.

2016_san_Esteban_festak_01. Handitu
2016_san_Esteban_festak_02. Handitu

2016ko Ekainaren 29an - Haurreskolaren agurra

Ikasturtearen amaieran eta 7 urtez lanean aritu ondoren Larraulgo Haurreskola, ume faltagatik, itxi egin zen. Kristina Solanorekin Larraulen panderoan aritutako ikasleek itxiera festa gazi-gozo honetan musika jarri zuten.

2016_Haurreskolaren_agurra_01. Handitu
2016_Haurreskolaren_agurra_02. Handitu

2016ko Ekainaren 23ean - San Juan sua

50 gazte eta haur baino gehiago bildu zen san Juan suaren eta aurretik antolatu zen afariaren inguruan. Suaren tamaina behin behera jaitsita, hauetako inork ez zuen zalantzarik izan suaren gainetik salto egiteko. Helduen afariak ez zuen zorterik izan, euria medio Zimiterioan ospatu behar izan zen, hau da, elizaren arkupetan.

2016_san_Juan_sua_01. Handitu
2016_san_Juan_sua_01. Handitu

2016ko Maiatzaren 21 - Omenaldia Antton Amonarrizi

Nazioarteko Museoaren Egunaren ospakizunarekin bat eginez, Larraulgo Ekomuseoak herriko alkate eta bizilagun zen Antton Amonarrizi omenaldia egin zion. Urte honetan, hain zuzen ere, bere heriotzaren 20. urteurrena betetzen zen eta Karlos Irazu herriko artistak bere omenez bera irudikatzen zuen egurrezko eskultura egin zuen. Eskultura erakusterakoan, Karlosek Amonarrizek herriarekiko zuen inplikazioa eta kemena goraipatu zituen. Bera izan zen, hain zuzen ere, jatorrizko Larraulgo Museoaren irekiera bultzatu zuena.

2016_Antton_Amonarriz_01. Handitu
2016_Antton_Amonarriz_02. Handitu

2016ko Maiatzaren 21ean - Garai batean Erniopean... II. topaketa

Antton Amonarriz kultur etxean, Larraulgo Eskolako ikasleek Antzola baserriko karobiaren zaharberritze lanen eta ondorengo piztueraren jarraipenaren inguruan sortutako ikas materiala erakutsi zuten. Ikas-material honen artean hilabetean zehar ateratako argazkiekin sortutako ikus-entzunezkoa erakutsi zuten. Material guzti hau Larraulgo Ekomuseoaren erakusketa egonkorrean ikusgai gelditu zen. Ikasleek, berriz, Karlos Irazuk egindako egurrezko eskultura bat eta topaketa hauen aurreko bi edizioetan ikasleek aurkeztutako lanak jasotzen zituen argitalpen bana jaso zuten.

2016_Garai_batean_Erniopean_01. Handitu
2016_Garai_batean_Erniopean_02. Handitu

2016ko Maiatzaren 21ean - Harria kare hauts bihurtua ikusentzunezkoa

Nazioarteko Museoen Egunaren ospakizunetan, estreinekoz erakutsi zen Iñaki Alcaldek egindako Harria kare hauts bihurtua ikus-entzunezkoa. Etnografikoa den dokumental honek 30 minututan jasotzen ditu Jauregi anaiek Antzola baserriko karobiaren berritzalana eta piztueraren inguruan bizi izandako esperientziak. Larraulgo Ekomuseoko bisitariek Larraulen osoki ekoiztutako ikus-entzunezko hau ikusi ahal izango dute.

2016_Harria_kare_hauts_bihurtua_01. Handitu
2016_Harria_kare_hauts_bihurtua_02. Handitu

2016ko Maiatzaren 9tik 15era - I. Kirol Astea

Lehen aldiz eta zazpi egunez jarraian hainbat kirol jarduera, ikus-entzunezko emanaldi eta erakustaldik osatu zuten Kirol Astea. Besteak beste, kenpo, halterofilia eta bote-luzea bezalako jardueren erakustaldia, edota areto-futbol, bolo eta sokatira txapelketak, umeentzako duatloia eta Aduna, Alkiza eta Larraul herrien arteko olinpiadak antolatu ziren.

2016_Kirol_Astea_01. Handitu
2016_Kirol_Astea_02. Handitu

2016ko Martxoaren 20ean - VI. Larraul - Ernio - Larraul mendi lasterketa

Parte hartu zuten 160 korrikalariei aurre hartuz Iban Muruak (1:15:23) eta Maite Etxezarretak(1:34:24) lehen aldiz irabazi zuten mendi lasterketa . Oraingo honetan, Coro Fuentes Hernaniko korrikalaria izan zen omendua.

2016_Larraul_Ernio_Larraul_01. Handitu
2016_Larraul_Ernio_Larraul_02. Handitu

2016ko Otsailaren 5ean - Inauteriak

Lantzeko Inauteriko ohiko pertsonaiak, Miel Oxin, Ziripot, Zaldiko, txatxoak eta arotzak egun batez herriko kaleetan nagusitu ziren. Larraulgo Eskolako ikas-komunitateak nafar inauteri hau aukeratu zuen herrian kalejiran ibiltzeko. Antzezpena herriko plazan amaitu zen Miel Oxin epaitu eta su eman ondoren. Bitartean, txatxoek zortzikoa dantzatu zuten bere inguruan.

2016_Lantzeko_inauteriak_Larraulen_01. Handitu
2016_Lantzeko_inauteriak_Larraulen_02. Handitu

2016ko Otsailaren 4ean - Santa Ageda bezperako erronda

Beste urte batez, Larraulgo Eskolako ikas-komunitatea herriko kaleetan barrena ibili zen santa Ageda bezperan. Oraingo honetan, makilen soinu, kopla eta baserritarren jantziekin batera ileorde eta txilabak nagusitu zien, izan ere, ospakizun honek Inauteriaren hasierarekin bat egin zuen Ostegun Gizen egunean.

2016_santa_Ageda_01. Handitu
2016_santa_Ageda_02. Handitu
2015

2015eko Abenduaren 24ean - Olentzero eta Gabonetako erronda

Eguraldi ezin hobea, eguzkitsua baina oso hotza, izan zuten urteroko Gabonetako errondako partaideek baserriz baserri ibiltzeko. Hotzari aurre egiten laguntzeko, helduek salda beroa eta ardo goxua jaso zuten beraien kantuen truke. Umeek, berriz, salda, pastak eta gailetak hartu zituzten. Josean eta Erik Urbietaren gitarrek eta herriko umeen panderoek musika doinua jarri zuten. Ilunabarrean, Olentzero hurbildu zen herriko kaskora.

2015_Olentzero_eta_Gabonetako_Erronda_01. Handitu
2015_Olentzero_eta_Gabonetako_Erronda_02. Handitu

2015eko Abenduaren 22an - Larraulgo Usadioak Sendabelarrekin liburuaren aurkezpena

Hainbat urte pasa zituen Pili Otaegik Larraulgo baserriz baserri sendabelarren inguruko informazioa biltzen, ondoren, Larraulgo Usadioak Sendabelarrekin liburua argitaratu zuen. Larraulgo adinekoen belaunaldiak biltzen zuen informazioa galdu baino lehen, argitalpen honek hainbat baserriren jakituria jasotzen du: Larrunbide-Etxeberri, Gorotzen, Goieneta-Bitarte, Larrola, Agerrezar, Beobide-Azpi, Abeletxe, Sorarrain, Arpidene eta Añezabal Haundi. Baserritarren jakituria honi, egileak jaboi, likore eta ukenduen prestaketan duen eskarmentua gehitu dio. Larraulgo etxe bakoitzari liburu ale bana doan banatu zitzaion. Ale gehiago eskuratu nahi izanez gero liburua Larraulgo Ekomuseoan eta eskualdeko hainbat denda espezializatuetan salgai jarri zen.

2015_Larraulgo_Usadioak_Sendabelarrekin_01. Handitu
2015_Larraulgo_Usadioak_Sendabelarrekin_02. Handitu

2015eko Azaroaren 23tik 29ra - Kulturaren Astea

Aste Kulturala ekitaldiz josi zen. Larraulgo Ekomuseoak antolatutako ekimenez gain (Gauaren babesean eskulturen erakusketa eta karobiaren piztuera), egun hauetan zehar jarduera ugari izan ziren: bertsolariak, bote luzea pilota modalitatearen erakustaldia, ohiko askaria talo eta gaztainekin, sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailerra, san Esteban elizan Zu gabe antzezlana, plastikoaren gehiegizko erabileraren inguruko hitzaldia eta Franco diktadorearen inguruko ikus-entzunezkoa eta ondorengo eztabaida irekia. Herriko txikienei zuzenduta ipuinkontalaria, askaria eta, aurtengo berrikuntzak, krosa eta frontoiko hormairudiaren eraberritzea.

2015_Aste_Kulturala_01. Handitu
2015_Aste_Kulturala_02. Handitu

2015ko Azaroaren 27an - Gauaren babesean erakusketa

Bi metro baino altuagoko hontza, lur azpitik ateratzen ari den satorra, bere kumeentzako janari bila ari den basurdea, hormatik gora doan kakalardoa, azeria, trikua eta azkonarra dira Karlos Irazuk sortutako Gauaren babesean izeneko erakusketaren piezak. Egurrezko eskultura guzti hauek tamaina handiko enbor bakarrean zizelkatuak izan ziren eta ondoren pinturarekin apainduak. Gauaren babesean erakusketa Larraulgo Aste Kulturaleko ekitaldien artean inauguratu zen.

2015_Gauaren_Babesean_erakusketa_01. Handitu
2015_Gauaren_Babesean_erakusketa_02. Handitu

2015eko Azaroaren 18an - Antzola baserriko karobiaren piztuera

Larraulgo Eskolako ikasleak izan ziren Jauregi familiaren Antzola baserrikokarobia piztutzeko arduradunak. Zeharo utzia zegoen karobiaren berritze-lanaren ekimena Koldo Jauregik bultzatu zuen eta, bere anai batzuen laguntzarekin, aintzinako harrizko egitura zaharra berritu zuen. Ondoren, lau egunez labea piztuta izan zuen. Bertan, 20 tonako kare-haitza egosten jarri zuen eta emaitza kare-bizia eskuratzea izan zen. Ekimen berritzaile hau zuzen-zuzenetik jarraitzeko asmoz, Larraulgo Kultur Astearen ekimenetako bat izaki, 500 pertsonatik gora hurbildu ziren baserri inguruan piztutako karobia ikustera. Proiektuaren arrakastaren gakoa, hain zuzen ere, harrizko ganga edo kupula bat altxatzean oinarritu zen. Ganga honek, pitzatu gabe, 1.000 gradutik gorako tenperaturei eustea lortu zuen. Karobia herriko ondare historikoaren zati izatera pasa zen.

2015_Karobia_01. Handitu
2015_Karobia_02. Handitu

2015ko Urriaren 3an - Txingurak izeneko erakusketa

Udazkeneko aldi baterako erakusketa txinguren eta horien gainean kolpekatzeko tresnen inguruan antolatu zuen Koldo Jauregik. Guztira, tamaina eta pisu ezberdineko 50 lanabes baino gehiago aukeratu zituen: gutxien pisatzen zuen piezak 35 kilo zituen eta gehienak, 135 kilo. Lanabes guztiak lanbide ezberdinetan erabiliak izan dira, hala nola, zapatagileek, erlojugileek, txapistek, zurginek, latorrigileek... Erakusketaren inaugurazio egunean Dina-7 elkarteko kideak diren Pili Otaegik eta Karlos Irazuk aparteko txalaparta emanaldia eskaini zuten erakusketatik bertatik hartutako metalezko piezekin. Bestalde, egun horretan bertan Joxetxo Urrutia harrijasotzaile leitzarrak 100 eta 135 kiloko txingurekin txingura altxaera erakustaldia eskaini zuen.

2015_Txingura_erakusketa_01. Handitu
2015_Txingura_erakusketa_02. Handitu

2015eko Uztailaren 31, Abuztuaren 1, 2 eta 3 eta Abuztuaren 24ean - San Esteban eta san Bartolome festak

Urtero legez, Pello Joxepe panpina eliza kanpandorretik jaitsi zen, herriko patroia den san Esteban lau eguneko ospakizunekin omenduz. Ekitaldi eskaintza inoiz baino zabalagoa izan zen adin eta zaletasun desberdineko jendeari zuzendua. San Bartolomeren omenez burututako eguneko ospakizunean, ekitaldi aipagarrienak pelota partidak, banakakoak zein mistoak, eta ohiko erromeria izan ziren.

2015_san_Esteban_festak_01. Handitu
2015_san_Esteban_festak_02. Handitu

2014ko Ekainaren 23a - San Juan sua

Eguraldi kaxkarra iragarrita zegoen arren, beste behin san Juan sua piztu zen Larraulgo san Esteban Plazan. Herriko afaria, berriz, Zimiterioan, elizako arkupetan, ospatu zen. Suaren tamaina behin behera jaitsita, herriko gazteek tartea hartu zuten suaren gainetik salto egiteko.

2014_san_Juan_sua_01. Handitu
2014_san_Juan_sua_02. Handitu

2015eko Ekainaren 23an - San Joan Sua

Urtero legez, Larraulgo herriak san Joan bezperako sua pizteko ohitura bete zuen, udako solstizioa ospatuz, non argiak iluntasuna gain hartzen baituen. Urteko gaurik luzeenak aurretik pandero eta trikitixa emanaldia izan zuen. Emanaldia herriko umeek eskaini zuten, herriko panderojole aditua den Ibai Urbietak eta Kristina Solano irakasleak lagunduta.

2015_san_Juan_sua_01. Handitu
2015_san_Juan_sua_02. Handitu

2015eko Maiatzaren 16ean - Garai batean Erniopean... I. topaketa

Nazioarteko Museoen Egunarekin bat eginez, Larraulgo Ekomuseoak y Larraulgo Eskolak Garai batean Erniopean... lehenengo topaketa antolatu zuten. Topaketa honetan eskolako ikasleek jende aurrean aurkeztu zituzten beraiek sortutako marrazki eta narrazioak. Gaia Ekomuseoko bilduman ageri diren etnografia tresnak izan zen. Antolatzaileek ikasle guztien parte-hartzea saritu zuten eskolarako jolas-materiala eta Karlos Irazuk sortutako laia formako egurrezko eskultura eskainiz.

2015_Garai_batean_Erniopean_01. Handitu
2015_Garai_batean_Erniopean_02. Handitu

2015eko Maiatzaren 16ean - Nazioarteko Museoen Eguna

Ospakizun egun honetan Garai batean Erniopean... lehenengo topaketa eta egurrezko zizelkatze lanaren erakustaldia, motoserra erabiliz, izan ziren. Egurrezko lan hauetan aditua den Karlos Irazu artisauak jende aurrean hasiera eman zion egurrezko eskulturekin osatutako Gauaren babesean bildumari. Gaueko animali basatien eskultura-bildumaren bukaera 2015eko udazkenean aurrikusten da.

2015_Nazioarteko_Museoen_Eguna_01. Handitu
2015_Nazioarteko_Museoen_Eguna_02. Handitu

2015eko Martxoaren 15ean - V. Larraul-Ernio-Larraul mendi-lasterketa

Larraul-Ernio-Larraul mendi lasterketaren V. edizioa eguraldiak markatutako baldintza zailetan burutu zen. Korrikalariek ibilbidearen goiko zatian elurra eta lokatza ugari topatu zuten. Gizonezkoen sailkapenean, Hassan Aitchaok (1:15:45) bigarren aldiz irabazi zuen lasterketa. Onintza Mitxelena (1:40:48), emakumezkoen kategorian, izan zen lehena helmugan. Gainera, antolatzaileek Juan Mari Garin Zizurkilgo korrikalari beteranoa omendu zuten.

2015_Larraul_Ernio_Larraul_01. Handitu
2015_Larraul_Ernio_Larraul_02. Handitu

2015eko Otsailaren 4ean - Santa Ageda bezperako erronda

Larraulgo Eskolako komunitatea, ikasle, irakasle eta gurasoek osatua, atera zen herriko kaleetara ohiko santa Ageda bezperako erronda burutzera. Atez-ate joan ziren, makilak eskuetan eta kopla ahotan zutela: Zorion, etxe hontako denoi!
 Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
 aurten berritzeko asmoz.
 Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
 Baina eztarriz sano gabiltza, 
ta kanta nahi degu gogoz. Gainera, eskolako ikasle nagusienek beraiek sortutako koplak ere abestu zituzten.

2015_santa Ageda_1. Handitu
2015_santa_Ageda_2. Handitu
2014

2014ko Abenduaren 24ean - Olentzero eta Gabonetako erronda

Goizean goiz hasita eta eguzkiaren laguntzaz Gabonetako erronda burutu zen herriko txoko guztietatik barrena. Pandero saioetara joaten diren herriko txikiek beraien musika-tresnen hotsak Josean eta Erik Urbietaren gitarren soinuekin bat egin zuten. Era berean kopletan aritu ziren, Estitxu eta Ixiar Eizagirre ahizpak, hauekin batera haurrek eta beste hainbat helduek ere zenbait saiakera egin zituzten.

2014_Gabon_eskea_1. Handitu
2014_Gabon_eskea_2. Handitu

2014ko Azaroaren 24tik 30era - Kulturaren Astea

Herriko Kulturaren Astearekin batera, Karlos Irazuk barazki eta mendiko fruituen inguruan landutako eskulturen erakusketa ireki zuen. Porruak, babarrunak, artaburuak, gaztainak edo ezkurrak ziren Larraulgo Urbeltz plazan ikusgai zeuden artelanak. Era berean, Antzola baserriko karobiaren berreskuratzeko lanekin lotuta, Gorotzen Buru basoan dagoen harrobiari bisita antolatu zen. Harrobian bertan tamaina handiko kareharrizko piezak eskuz atera ziren. Pieza hauek ondoren karobiaren ganga altxatzeko erabiliko dira. Oinezko ibilbidea hamaiketako batekin amaitu zen berritutako karobian bertan.

2014_Barazki_eskulturak. Handitu
2014_Karobia. Handitu

2014ko Urriaren 9a - Egur Erreminten Erakusketa

Egur Erreminten Erakusketaren aitzakia, aitzurrak, eskuserrak, trontzaserrak, aizkorak, birabarkiak, zorrozgailuak, eskuadrak, eusteko tresnak, neurgailuak... ziren Koldo Jauregik bildutako hainbat tresna . Tresna guztiak lehenago arotzek, aizkolariek, trontzalariek eta bestelako artisauek egurra birmoldatzeko erabilitakoak ziren. Erakusketa honetarako berreskuratuak izan dira bere balore etnografikoagatik.

Egur_erramientak_01. Handitu
Egur_erramientak_02. Handitu

2014ko Abuztuaren 1, 2, eta 3a eta 24a - san Esteban eta san Bartolome jaiak

Herri-kirolak, bertsolariak, mus txapelketa, pelota eta mahai-tenisaren partidak, musika emanaldiak, haur jolasak... izan ziren Larraulgo udako herriko jaien inguruan antolatu ziren hainbat ekitaldi. Lorratzak, Larraul eta Andoaingo musika taldeak, Ekomuseoaren kanpoaldean emanaldia eskaini zuen izar azpian.

2014_san_Esteban_jaiak_01. Handitu
2014_san_Esteban_jaiak_02. Handitu

2014ko Uztailaren 18a - Belar Jangarrien Erakusketa

Belar Jangarrien aldiko erakusketa aprobetxatuz, Pili Otaegik eta Aitziber Mendiolak jan daitezken 30 landare-espezie baino gehiago bildu zituzten. Errezetak eskaintzeaz gain, erakusketa honen arduradunek belarrak jasotzeko eta gastronomian duten erabileraren inguruko jakituria partekatu zuten bisitariekin. Era berean, Larraulgo txoko ezberdinetan sukaldaritzan erabilgarri diren hainbat landare-espezie identifikatu zituzten. Inaugurazio ekitaldian belar jangarriekin prestatutako plater, pintxo eta edabe ezberdinak dastatzeko aukera eskaini zuten.

2014_Belar_jangarriak_02. Handitu
2014_Belar_jangarriak_02. Handitu

2014ko Maiatzaren 18a - Nazioarteko Museoen Eguna

Koldo Jauregik eraikitako estalpearen inaugurazioa izan zen aurtengo Nazioarteko Museoen Egunaren ekitaldi nagusia. Estalpe honen eraikuntza, hain zuzen ere, 2012ko Azaroan hasitako Antzinako Arotzaren Lanbidearen Berreskurapena Proiektuaren amaiera izan zen. Gainera, proiektu luze honen zatiak Iñaki Alcaldek ikus-entzunezko dokumento batean jaso zituen. Ospakizun egun honetan, dokumentala aurrenekoz aurkeztu zen jende aurrean eta Larraulgo Ekomuseoak ohiko bisitetan ikusteko aukera ere eskainiko du. Egun batzuk lehenago, Nazioarteko Museoen Eguna zela eta, Tolosaldea eskualdean ospatu behar ziren ekitaldien aurkezpena izan zen Larraulgo Ekomuseoan. Aurkezpen honetan Tolosaldea Tour turismo bulegoko, Gozotegien Museoko eta Topic-Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroko arduradunek parte hartu zuten.

2014_Nazioarteko_Museoen_Eguna_01. Handitu
2014_Nazioarteko_Museoen_Eguna_02. Handitu

2014ko Martxoaren 16a - IV. Larraul-Ernio-Larraul mendi lasterketa

CD Utsetak Larraul-Ernio-Larraul mendiko lasterketa antolatu zuen laugarren urtez. Azkenean, eguraldia lagun, 84 korrikalarik amaitu zuten ibilbidea, Hirumugarrieta lepoletik igo eta Utseta bailaratik jaisten dena. Gizonezkoen kategorian Josu Goñi (1:16:55) irabazlea izan zen eta emakumezkoenean, Nerea Amilibiak (1:36:08) lortu zuen bere hirugarren garaipena.

2014_mendi_lasterketa_01. Handitu
2014_mendi_lasterketa_02. Handitu

2014ko Otsailaren 15a - I. Harituz herriarteko bertsolari txapelketa

Giro bikaina izan zen Larraulgo Herri Ostatuan Harituz bertso txapelketaren lehenengo kanporaketan. Larraulgo ordezkariak, Maddi Etxeberria, Jexux Mari Irazu eta Estitxu Eizagirre, Andoaingo bertsolarien kontra aritu ziren Ion Beloki eta Eskudero anaiak, Jon eta Aritz. Epaileek Andoaingo bertsolarien alde egin zuten, ondorioz, herriko bertsolariak txapelketatik kanpo geratu ziren. Txapelketa berri honek Tolosaldeako Bertso Eskolen arteko elkarlana bultzatu nahi du eta aurten 10 izan dira izena eman duten herriak.

Herriarteko_bertsolari txapelketa_01. Handitu
Herriarteko_bertsolari txapelketa_01. Handitu

2014ko Urtarrilaren 10a - Antzinako arotzaren lanbidea

Egurrezko estalpe baten altxaerarekin bukatu da Larraulen antzinako arotzaren lanbidearen berreskurapenaren proiektoa. Urte luze bat pasa da egurra basoan bota zenetik Larraulgo Ekomuseoko atarira iritsi den arte. Azken etapa honetan Koldo Jauregik aterpe bat eraiki du antzinako arotzaren lan baldintzak jarraituz. Proiektu honek ikus-entzunezko lan batekin osatuko da.

Antzinako arotzaren lanbidea. Handitu
Antzinako arotzaren lanbidea. Handitu
2013

2013ko Abenduaren 24a – Olentzero eta Gabonetako itzulia

Urtero legez Olentzero Larraulera etorri zen. Egunean zehar Gabonetako itzulia ospatu zen, herriko auzo eta baserrietatik. Aurten, jasotako dirua Gipuzkoako Janari Bankora bideratuko da.

Gabonetako itzulia 2013. Handitu
Gabonetako itzulia 2013. Handitu

2013ko Urriaren 17a – Mailuen erakusketa

Mailuak, mazoak, ingudeak, borrak eta beste hainbat kolpeatzeko tresnak bildu ditu Koldo Jauregik bere Kolpe, kolpe, kolpeka izeneko erakusketa. Denboraren poderioz gutxi aldatu dira kolpekariak diren tresnak. Mendeetan zehar harginak, mekanikoak, arotzak, erloju-konpontzaileak edota zapatariak erabili dituztenak. 2014ko Urtarrila bitarte irekita.

Mailuen erakusketa. Handitu
Mailuen erakusketa. Handitu

2013ko Abuztuaren 2, 3 eta 4a eta 24a – San Esteban eta San Bartolomeko jaiak

Larraulek handitzen dihardu azken urteetan, izan ere, plazan haur eta gazte gehiago dugu. Haurrak, eta haur ez direnak, biltzen dira udaparteko ospakizunaz gozatzeko: haur bazkariak, dantzaldiak, herri kirolak, toka jolasean, altxorraren bila… Aurtengo San Esteban jaietarako Pello Joxepe berri bat atondu da kanpandorretik dotore jaisteko.

San Esteban eta San Bartolome jaiak. Handitu
San Esteban eta San Bartolome jaiak. Handitu

2013ko uztailaren 6a - Lorratzak musika taldearen emanaldia

Udara hasierako gau epel honetan Lorratzak musika taldeak herria girotu zuen. Garazi Jauregik (ahotsa), Rebeca Gestosok (ahotsa), Malen Otxoak (kitarra) eta Maddi Etxeberriak (bibolina) euskal kantutegiaz gain gaztelerazko zein ingelesezko bertsioak interpretatu zituzten. Bertaratutakoek, Katillutxulo elkartean prestatutako afariaren ondoren, asko gozatu zuten Andoaingo eta Larraulgo musika talde gazte honek sortutako giro intimoaz baita izarrez jositako gauaz.

Lorratzak Larraulen. Handitu
Lorratzak Larraulen. Handitu

2013ko Ekainaren 21a – San Juan sua

Herriko bizilagunak San Juan suaren inguruan afaldu genuen. Gazteak, lehenengo urduritasunak atzean utzita, suaren gainetik saltoka aritu ziren.

San Juan sua 2013. Handitu
San Juan sua 2013. Handitu

2013ko maiatzaren 24a - VI. Gutun Lehiaketaren sari banaketa

Aurten Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatzen duen Gutun Lehiaketaren sari banaketa Larraulgo kultur etxean ospatu zen. Irabazleen artean, hain zuzen ere, 4 herritar zeuden: Manex Urkaregi eta Xuban Irazu (6-8 urteko kategorian), Uxue Aranburu (9-11 urtekoak) y Maddi Etxeberria (12-16 urtekoak). Antolatzaileek azpimarratu zuten partaidetza zabala (100 gutun inguruan jaso ziren) eta bailarako Alkiza, Aduna, Larraul eta Zizurkil herriko bizilagunen partehartzea epai-mahai lanetan. Gutun Lehiaketaren aurtengo gaia honako hau zen: "Jaiotako etxea txikitzera doaz". Sari banaketaren ekitaldia Andoaingo Musika Eskolako ikasle eta irakasleak musikaz alaitu zuten.

Andoaingo Musika Eskolako ikasleak. Handitu
Saria jaso zutenak . Handitu

2013ko maiatzaren 18an - Aintzinako arotzaren lanbidea berreskuratzen Nazioarteko Museoen Egunean

Museoen Nazioarteko Egunean oso giro polita egon zen Larraulgo Ekomuseoan eguraldia euritsua izan arren . Aurten aintzinako arotzaren lanbidea berreskuratzea zen helburua. Horretarako garrantzi handikoa izan zen Koldo Jauregi eta Karlos Irazuk altxatu zuten egurrezko egitura edo astoa. Bertaratutakoek arpanarekin aritzeko aukera izan zuten enborrak bertikalki moztuz. Astoaren goiko aldean Josu Jauregi aritu zen habe eta oholen mozketa zuzena ziurtatzeko. Gainera, aintzinako arotzaren tresneria erakusgai egon zen. Egurraren tailerrean gazteek eta umeek trontzazerran aritzeko parada izan zuten, baita diseinu eta marrazki berriak sortzeko ere. Jai egun honek jarraipena edukiko du epe motzean.

Aintzinako arotzaren lanbidea. Handitu
Umeak trontzazerrarekin. Handitu

2013ko martxoaren 17a - III Larraul-Ernio-Larraul mendi lasterketa

Elurraren presentzia baldintza gogorrak ezarri zituen Larraul-Ernio-Larraul mendi lasterketaren 3. edizioan. Helmugan, gizonezkoen kategorian, Iban Letamendia izan zen lehenengoa (1:23:23 ordu). Emakumezkoen kategorian, Aitziber Ibarbia (1:37:37 ordu) izan zen garailea. Mendi lasterketaren emaitzak eta bestelako informazioa: Enlace

2013 Larraul-Ernio-Larraul. Handitu
2013 Larraul-Ernio-Larraul. Handitu
2012

2012ko abenduaren 24a – Olentzero eta Gabonetako itzulia

Urtero bezala, Olentzero Larraulera etorri zen, herriko txikienen maitasun erakutsiak jasotzera. Lehenago, Gabonetako itzulia ospatu zen, herriko auzo eta baserrietan. Aurten, berritasuna Josean eta Erik Urbieta aita-semeen parte hartzea izan da, Larraulgo folklorea ezagutzera gerturatu baitziren, gitarra eskuetan zutela.

Gabonetako itzulia 2012. Handitu
Gabonetako itzulia 2012. Handitu

2012ko abenduaren 15a – 2013ko egutegiaren argitaratzea

Kulturaren Astea zela eta, herriko bizilagun guztien artean 12 argazki aukeratu genituen, urteko 12 hilabeteak irudikatzeko. Egutegia doan banatzen zaie herriko biztanle guztiei.

2013ko egutegia. Handitu

2012ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra – Kulturaren Astea

Udazkenero, kultur hitzordua izaten da Larraulen. Oraingo honetan, nabarmentzekoa izan da egurra era tradizionalean ateratzeko eta garraiatzeko lanbide zaharra berreskuratu dugula. Hitzordua baino zenbait aste lehenago, Koldo Jauregi haritz batzuk mozteaz arduratu zen, aizkoraz eta eskuzerraz. Ondoren, enborrak gurdimotzaren gainean ekarri zituzten herriraino, Pedro José San Sebastiánen bi idiei esker. Nabarmentzekoa izan zen, horrez gain, Juan Mari Beltranek, musika tradizionalean adituak, kontzertu bat eskaini zuela, 100 ahosoinu, 100 urte eraskusketa zela eta.

Egur garraioa. Handitu
Egur garraioa. Handitu

2012ko abenduaren 12a – 100 ahosoinu, 100 urte behin-behineko erakusketaren inaugurazioa

Haizezko instrumentu horiei buruzko behin-behineko erakusketa giro ederrean inauguratu zen, Larraulgo Ekomuseoaren erakusketa iraunkorreko aretoan. Erakusketaren arduradunak, Koldo Jauregik, azaldu zuen nondik datorkion ahosoinuekiko zaletasuna, eta nola berreskuratu dituen instrumentuak urteetan zehar. Emanaldia Txomin Etxeberria, Karlos Irazu eta Koldo Jauregik berak alaitu zuten, hainbat pieza jo baitzituzten, ahosoinu eta gitarraz lagunduta.

Armonika erakusketa. Handitu
Armonika erakusketa. Handitu

2012ko Abuztuaren 24a – San Bartolomeko jaiak

Bizikletaz egiten den kronoeskalada tradizionalak (Asteasu – Larraul) ireki zuen festa eguna, eta aharien erakustaldiekin eta idi probekin jarraitu zuen. Trikiti soinuak eman zion festari amaiera, Unai eta Ibai Urbieta anaien eta Ansorregi eta Larrañaga taldearen eskutik.

Urbieta anaiak. Handitu
Dantzari gazteak. Handitu

2012ko Abuztuaren 3, 4 eta 5a – San Estebango jaiak

Pello Joxepe pertsonaia elizako kanpandorretik jaitsi zenean hasi ziren hiru festa egunak, non ekintza ugari ospatu baitziren: pilota partidak, herri kirolak, bertsoak, musika plazan, sagardo dastatzea eta txikienentzako beste jarduera batzuk. Aurten, lehen aldiz, Abel Barcenilla artistak hormairudi bat sortu du herriko umeekin.

2013ko san Estebango jaiak. Handitu
Hormairudiaren egileak. Handitu

2012ko ekainaren 21a – San Juan sua

Beste urtebetez ere san Juan gau magikoak suaren inguruan bildu gintuen. San Esteban plazan bertan eginiko herri afariaren ondoren, ausartenek urteroko errituari jarraitu eta txingar bizien gainean egin zuten salto. Panderoaren eta trikitiaren notek giroa alaitu zuten urteko gaurik motzenean.

San Juan sua. Handitu
San Juan sua. Handitu

2012ko ekainaren 3a – Eskola Txikien festa

Ekaineko lehen igandean, Eskola Txikien urteroko festa ospatu zen Larraulen, landa inguruneetako ikastetxe publikoen artekoa. Larraulgo Murgil Familia Elkarteak antolatu zuen, eta herriko bizilagun guztiek hartu zuten parte. Aurten, gainera, festaren 25. urteurrena zen. Jaiak arrakasta izan zuen giroari eta parte hartzeari dagokienez, 3000 lagun inguru bertaratu baitziren egun bakarrean. Eguna emanaldiz eta jardueraz beteta egon zen, baina emanaldi nagusia nabarmendu behar da, 120 lagun bildu baitzituen eszenatokian: politikariak, irakasleak eta ikasleak (ohiak zein gaur egungoak).

Festaren ekitaldi nagusia. Handitu
Pirritx eta Porrotx holtza nagusian. Handitu

2012ko apirilaren 1a – Mendiko lasterketa: Larraul-Ernio-Larraul

CD Utsetak antolatutako mendi lasterketa bigarren aldiz ospatu zen, eta herriko bizilagun askok hartu zuten parte. 15,5 eta 836 metroko garaiera aldea egon zen, eta irabazlea Hassan Aitchao izan zen, lehengo urteko marka hautsita (1:09:51). Emakumezkoen kategorian, metara heltzen lehena Nerea Amiliabia izan zen (1:28:07).

2012 mendi lasterketaren irteera. Handitu
Hassan Aitchao. Handitu